XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Meza edo elizkizun barruan, arretarikan gabe egoten dira, beti izketan, alde guztietara begiraka, ogia jaten, josta-gaiak alkarri erakusten....

Itz batean, elizan ez baleude bezela.

Ori guztia ¿zergatik? Arestian esan degu: etzaye irakasten eta ezin ikasi; ta ondo dabiltzala edo gaiztakeriak egiten dituztela, gurasoak beti umeen alde... ¡Nola ikasi! Ez dira ordea guztiak orrelakoak izaten, ez umeak ez eta gurasoak ere.

Guraso onak beren seme-alabai gauza onak eta ondo irakasten dizkiete.

Eliza Jaungoikoaren etxea dala, ta artan begirapen aundiaz egon bear dala.

Aingeruak zeruan Jaungoikoaren aurrean auspezturik egoten dirala, ta guk ori bera egin bear degula, batez ere elizan.

Aur jayo-berria elizan lenengo aldiz sartu baño lenago, Apaiz jaunak otoitz batzuek, luze-ederrak egiten dituala, ta gero aurra elizan batayatzen duala.

Utsegiñak aitortu ta Jaun-aundia artu, elizan ere.

Elizan, eliz-maiako kutxan, Jesukristo Ber-bera zeruan bezela dagoala, bizirik eta bere Gorputz, Odol, Arima ta Jainkotasuna Beragan dauzkala.

Orrela umeak ikasten dute, gauzik aundien eta bikañenak elizan egiten dirala, ta berentzat eliz-gauzak eta zeru-gauzak alkarren antzekoak izaten dira, berdiñak esango bagenduke bezela.

Toki oyetan, ba, arretaz, arduraz eta bear bezela egoten sayatzen dirala zer esanik ez dago.